Gaur jaietan, umeen eta jubilatuen eguna

Barren.eus 2017ko abu. 27a, 21:08

Gazteenek eta zaharrenek bat egin dute gaur festan. Eguerditik aurrera euria hasi badu ere, sanbartolomeek ez dute etenik izan eta erraldoi, buruhandi eta zezen-zikleten kalejira izan da bertan behera gelditu den ekitaldi bakarra. (argazki bilduma dauka)

Eguerdiko ordubatak inguruan hasi du euria eta gogotik egin du bostak ingurura arte. Elgoibarko Udalak bertan behera laga du erraldoi, buruhandi eta zezen-zikletek egitekoa zuten kalejira. Mauxitxa txaranga ere zalantzan egon da irten ala ez, baina eguzkia atera ostean, gaur ere irten dira kalejiran. Dantza Solteko Lehiaketa ere egin dute, Kalegoen plazan beharrean Herriko Antzokian izan bada ere. Haurrentzako parkea ere jarri ahal izan dute azkenean eta baita Slide-a ere, aurreikusita zegoen orduan izan ez bada ere. Egitarauko gainerako ekintzak normaltasunez egin dituzte.

• Athletic txapeldun

Goizean, Athleticek eta Realak jokatuko dute Euskal Herria Kopako finala Mintxetan, C.D. Elgoibarren mendeurren ospakizunekin bat eginez. Bilbotarrek 3-0 irabazi diete donostiarrei.