Txiki Eguna ospatzen dihardute elgoibartarrek

Barren.eus 2017ko abu. 25a, 11:45

San Bartolome festetako egunik bereziena, Txiki Eguna, ospatzen dihardute gaur elgoibartarrek. Eguneko protagonista nagusienetarikoa izango den Mauxitxa txaranga goizean goizetik hasi da kaleak girotzen, dianarekin. Ondoren aurtengo lehen sokamuturra egin da. (argazki bilduma dauka).

Azken urteetan ez bezala, Maalatik hasi da gaur sokamuturra. Elgoibarko Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, bi laguin eraman dituzte zaurituta Mendaroko Ospitalera, eta beste zauritu arinago bat Elgoibarko anbulatoriora.