C.D. Elgoibarkoek hasi dituzte ofizialki San Bartolome jaiak

Barren.eus 2017ko abu. 23a, 13:05

C.D. Elgoibarkoek bota duten txupinarekin hasi dira ofizialki jaiak Elgoibarren. Klubeko presidente Jon Basurtok eta Mendeurreneko Batzordeko kide Marini Arresek piztu dute suziria eta lehertu da festa Kalegoen plazan. (Argazkiak dauzka barruan)

Mauxitxa txarangak hasi du kalejira, eta algara eta oihu, jarraitu diete gaztetxoenek. Egunak orain arte eman duenaren laburpena duzue hemen. Egitaraua bete-bete dator, baina, eta joango gara argazki gehiago biltzen. Horren harira Udalak egitarauan egindako oker baten berri eman du. Egitarau ofizialean oker argitaratu zen informazio bat, eta ondorioz, baita BARRENen ere. Hauxe duzue informazio zuzena: Abuztuaren 27an, Haurren eta Nagusien Egunean, egitekoa den hegaluze-parrillada Atabal elkartekoek antolatuko dute, Sanlo Eskubaloi Taldekoek barik.