Egitarau 'bizi eta oparoa' prestatu du Maalako Jai Batzordeak sanbartolomeetarako

Barren.eus 2017ko uzt. 28a, 11:11

Maalako Jai Bartzordeak ekitaldi ugari antolatu ditu San Bartolome jaietarako, beti ere jaiak "irekiak eta partehartzaileak" izan daitezen. Jaia bai, baina aldarrikapena ere bai, eta aurten, bereziki, feminismoak eta kontsumoak hartuko dute tokia gai hauen inguruko talde bana sortu delako batzordearen baitan.

Maalako Jai Bartzordetik jakinarazi dutenez, bakoitzak askatasunez gozatuko ditu jaiak nahi duena eginez, beti ere besteekiko errespetuz, baina horretarako bidea erraztuko duenik ere bada. Jaietarako ekitaldi ugari antolatu dituzten arren, lanean hasiko dituzte festak, Deba ibaia garbitzen hain zuzen ere; ibai jaitsierarik antolatu ez arren, garbitzeko beharra beti izaten baita. Jatordurik ere ez da faltako. Txosnak ireki ostean, herri bazkaria izango dute abuztuaren 22an, eta eguaztenerako preso eta iheslarien eskubideen aldeko bazkaria ere antolatu dute. Gazteen Egunean, pasta lehiaketaren ondoren ere bazkaria izango da, baina Kalegoen plazan.
• Ehun Kiloren kontzertua Maalan
Baina jaiek musika eta dantza izaten dituzte lagun, eta baita jolasak ere. Lehen eguneko kantaldia, bertso saio musikatua, Txiki Eguneko erromeria eta zapatuko Ehun Kiloren kontzertua dira egitarauko jai ekitaldietako batzuk. Maalan egingo direnak, hain zuzen ere. Ehun Kilok Mutrikun (ikus Mendekua abestia) eta Mendaron eskainitako kontzertuen ostean, Elgoibarko jaietan ere joko dute, abuztuaren 26an, hain zuzen ere. Elektrotxaranga kaleetan ibiliko da Bezpera Egunean, eta jolasak askotarikoak izanik, Maalan ezezik, kalean eta Kalegoen plazan ere egingo dituzte.

 maalako jai batzordea ehun kilo mendaroFeminismoa eta kontsumoa
Jaiak bai, baina gizartean zeresan handia duten gaiak jai giroarekin uztartzeko bi talde ere sortu dituzte aurten. Batetik, jaietan ikuspegi feminista txertatuko duen talde morea, eta bestetik, kontsumo taldea. Talde moreak, zapi moreak kaleratuko ditu jaietarako eta postontziak ere jarriko ditu txosnagunean nahi dena salatzeko. Kontsumo taldekoek, berriz, jaietako kontsumo ereduari buruzko hausnarketa egitea dute helburu nagusitzat, eta baita pixkanaka aldaketak eta berrikuntzak txertatzea ere.
‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua
Ez da kasualitatea’. Hori da emakume bertsolari zenbaitek musikariek lagunduta egiten duten saioen izena, eta Elgoibarko jaietan ere izango da horrelako saio musikatua entzuteko aukera. Maalako Jai Batzordeak eta Elgoibarko Izarrak antolatu dute elkarlanean, eta lau bertsolari ariko dira kantuan: Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Uxue Alberdi. Musikari laguntzaileak Gari Otamendi (biolina) eta Ixak Arruti (gitarra) izango dira. Abuztuaren 22an izango da, 16:30ean, Maalako parkean.

 Bertsolariak jaiak elgoibar izarra

Hona hemen Maalako Jai Batzordeak antolatutako egitaraua:
22, MARTITZENA

  • 9:30 Herri gosaria King-Kong-en.
  • 10:00 Ibai garbiketa. King-Kong-etik Giza Eskubideen parkera.
  • 14:30 Txosna gunearen irekiera eta protokolo feministaren aurkezpena. Jarraian, Herri bazkaria, jolasekin dinamizatua.
  • 16:30 Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Iluntzean, Gaztetxearen urteurren ekitaldia.

23 EGUAZTENA

  • 15:00 Bazkaria, presoekin elkartasunez, Maalan. Jarraian, Kantaldia.
  • 19:00 Elektrotxarangarekin kalejira.

25 BARIXAKUA

  • 19:00 Erromeria Maalan.

26 ZAPATUA

  • 23:00 Kontzertua Maalan: Ehun Kilo.

28 ASTELEHENA

  • 12:30 Pasta lehiaketaren hasiera, Kalegoen plazan.
  • 13:30 Lehiaketako platerak aurkeztea.
  • 14:00 Herri bazkaria, Kalegoen plazan. Ondoren, Jolasak.
  • 16:30-18:30 Ginkana.
  • 19:00 Poteo-jolasak. Gauean (kontzertu ondoren) Jolasak.