Katasorginari agur esanda bukatu dituzte jaiak Mendaron

Barren.eus 2017ko uzt. 26a, 23:37

Igo da Katasorgina udaletxeko balkoira eta Joselu Anaiak jaiei azkena ematen ari dira oraintxe Herriko Enparantzan. Bost egun izan dira, bost egun bete-beteak, eta Santa Ana egunarekin bukatu dituzte aurtengo jaiak. (ARGAZKIAK DAUZKA BARRUAN).

Santa Ana ermitan hasi dute eguna mendaroarrek, eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariei eta trikitilariei segika eman dute eguna, tabernaz taberna. Arratsaldean herri-kirol saioa izan da, eta Joxe Mari Olasagasti aizkolaria omentzeko baliatu dute tarte hori. 

SANTANAK 2017. SANTA ANA EGUNA (2016-07-26)