Jaietako egun handia dute gaur Mendaron: Santa Ana Eguna

Barren.eus 2017ko uzt. 26a, 10:32

Santanetako egun handia ospatzen ari dira gaur Mendaron: Santa Ana eguna, jaietako azkena aurten. Santa Ana ermitan hasi dute eguna, eta egun osoko poteo herrikoia egingo dute ondoren. Arratsaldean, herri-kirol saioa egongo da frontoian, eta iluntzean, erromeria Herriko Enparantzan, Joselu Anaiekin. (Santio Egunekoa argazkiak dauzka)

Atzo, berriz, Santiago Eguna ospatu zuten. Bustitik hasi zuen eguna, baina itxuratu zuen arratsalderako. Hona atzo egunak eman zuena, argazkitan.