Euripean hasi dituzte Santiago Eguneko ospakizunak Mendaron

Barren.eus 2017ko uzt. 25a, 14:04

Umeen Egunaren ostean, Santiago Eguna ospatzen ari dira gaur mendaroarrak, jaietako laugarren eguna. Debako erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejirarekin hasi dute eguna, eta meza nagusiaren ondoren, Voces Riberas taldearen kantu emankizuna izan berri dute frontoian. Arratsaldean, pilota partidak izango dira frontoian, eta DJ. Zabba, Azpilgoetan (19:00). Gauean, berriz, nagusiak danborradan irtengo dira Mausitxa txarangak lagunduta, eta ondoren, Akerbeltz taldearekin erromeria egingo dute. (Umeen Eguneko argazkiak dauzka)

 

Atzo Umeen Eguna ospatu zuten. Eguraldiak ez zuen lar lagundu, baina ez zuen jaia zapuztu hala ere. Hona, atzoko argazkiak.

SANTANAK 2017. UMEEN EGUNEKO ERREPASOA