Umeen Eguna ospatzen ari dira gaur Mendaron

Barren.eus 2017ko uzt. 24a, 09:15

Umeen eguna ospatzen ari dira gaur Mendaron. Herriko pilotari gaztetxoen erakustaldia izango da 13:00etan, frontoian, eta 18:00etan, danborradan irtengo dira herriko gaztetxoak, Bizi Poza txarangak lagunduta. Danborradaren ostean, 'Txapela buruan eta dantza munduan' antzezlana ikusteko aukera izango da Herriko Enparantzan, eta gauean, 23:00etatik aurrera, Huntza taldeak kontzertua eskainiko du leku berean. (asteburuko argazki-bilduma dauka)

Katasorgiña jaistearekin batera hasi zituzten jaiak Mendaron, zapatuan. Kuadrilla Eguna izan zen jaietako lehen eguna, eta inoizko jende gehien batu zen herri-bazkarian, 400 bat lagun. Goitibeherak, kuadrillen arteko playback lehiaketa eta gaueko rock jaialdia izan ziren egitarauko ekintza potoloak. 

 

2017ko santana jaietako EGITARAUA eta gehigarri berezia BARREN aldizkarian -PDF-