Idotorbeko San Pedro jaiak ospatzen dihardute

Barren.eus 2017ko eka. 29a, 16:49

San Pedro Eguna ospatzen dihardute gaur, ekainak 29, Idotorbe auzoan. Domekara bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Usadio zaharrari eutsiz, San Pedro Egunean santuaren irudia atera dute prozesioan Idotorben, eta meza ospatu dute gero auzoko baselizan. Uztaileran sartzeko gutxi falta bada ere fresko egiten zuen gaur goizean Idotorbe, 14 gradu inguru. Hala eta guztiz, lagun dezente batu dira mezetara eta ondoren antolatu dituzten ekitaldietara, pilota partidak eta bazkaria, besteak beste.
Asteburua iristearekin batera etorriko dira ekitaldi gehienak. Umeentzako zein helduentzako ekitaldiak prestatu dituzte, eta bakoitzak bere gustuko ekitaldietan parte hartzeko aukera izango du. Ez dira faltako besteak beste, Haritz dantza taldekoen dantza emanaldia, idi probak edota bola-jokoak. Era berean, hurrengo asteburuan, uztailaren 9an, jokatuko da San Pedroko Enduro txapelketa. Hona hemen Idotorbeko jaietako egitarau osoa:
29, EGUAZTENA (San Pedro Eguna)

  • 11:00 Prozesioa eta meza nagusia.
  • Ondoren,salda eta txorizoa Armuetak, Goikoetxeak eta Zahatzuegik eskainita.
  • 12:30 Lagunak pilota elkarteak antolatutako partida.
  • 14:00 Auzotarren eta jubilatuen bazkaria. Egun guztian zehar Jon Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak arituko dira.

30, BARIXAKUA

  •  21:00 Lagun arteko afaria San Pedro elkartean.
  • 23:00 Mus txapelketa

1. ZAPATUA

  • 16:30 Umeentzako jolasak eta Russoren animaliak.
  • 20:00 Triki mendi-buelta.
  • 21:00 Lagun arteko afaria, San Pedro jatetxean. Izena emateko 943 740 010 telefonora deitu.
  • 21:30 Gaupasa, Iñaki Laja eta Andoni Larrañagarekin. Sorpresa.

2, DOMEKA

  • 10:45 Meza.
  • Ondoren San Pedro elkarteak eskainitako salda eta txorizoa.
  • Ondoren, dantza Haritz EDT taldekoekin. (Auzoko umeak protagonista).
  • 13:00 Bolo txapelketa.
  • 17:30 Idi demak.

9, DOMEKA

Euskadiko Enduro Motor txapelketa

  • 8:30 Egiaztapenak frontoian.
  • 9:30 Lasterketa.
  • 14:00 Sari banaketa.

 sanpedroak idotorbe elgoibar prozesioa 2

sanpedroak idotorbe elgoibar prozesioa 3