Santanetako danborradarako eta adinekoen bazkarirako izena emateko epea, zabalik

Barren.eus 2017ko eka. 28a, 14:23

Uztailaren 25ean egingo dute santanetako danborrada, eta uztaileko astelehen eta eguaztenetan egingo dituzte entseguak. Era berean, adinekoen bazkarirako izen ematea ere zabaldu dutela jakinarazi du Mendaroko Udalak.

Mendaroko Udalak jakinarazi du uztailaren 3an hasiko dituztela santanetako danborrada nagusiko entseguak, Mendaroko Ikastolako patioan, 21:00etan. Danborradan parte hartu nahi dutenek egun horretan eman beharko dute izena. Uztaileko astelehen eta eguaztenetan egingo dituzte entseguak, hilaren 19ra bitartean, Ikastolan, 21:00etan.
• Adinekoen bazkarirako izenematea
Era berean, Mendaroko Udalak jakinarazi du zabaldu dutela adinekoen bazkarirako izena emateko epea. Uztailaren 23an egingo dute bazkari hori, ohi legez Aizpe elkartean, 14:30eran, eta interesatuek uztailaren 12ra arteko epea dute izena emateko. Aizpen bertan, Lagun Betikoak tabernan edota Roteta dendan eman behar da izena. Aurten, gutxienez 70 urte betetzen dutenek edota senar-emazteetako bat adin horretara iritsi direnek bakarrik eman dezakete izena.

 

∞ Lotura duten albisteak: