Urruzuno bailarako festak giro onean ospatu zituzten

Barren.eus 2017ko eka. 22a, 11:00

Urruzunon auzoan ere festak ospatu zituzten joan den zapatuan, ekainaren 17an, auzoko elkartearen bueltan.

Aiastia auzoan Sanmigeldarren Eguna ospatu zuten egun berean ospatu zituzten auzoko jaiak Urruzuno bailaran, joan den ekainaren 17an. Auzoan hildakoen omenezko mezarekin hasi ziren ekitaldiak. Benantzio Otaegi parrokoak eman zuen meza. Meza ostean, mokadutxoa banatu zuten eta trialsin erakustaldia hasi zen gero. Umeentzako jolasak ere antolatu zituzten arratsaldean. Gauean, berriz, afaltzeko batu ziren auzoko elkartean. Uxue eta Arantzazu trikitilariek girotu zuten afaria.

*Argazkiak: BeƱat Aierdi Manzisidor.

urruzuno jaiak elgoibar meza

urruzuno jaiak elgoibar meza benantzio

 urruzuno jaiak elgoibar makila

urruzuno jaiak elgoibar trialsin

urruzuno jaiak elgoibar elkartean