Lau auzotar omendu zituzten Sanmigeldarren Egunean

Barren.eus 2017ko eka. 19a, 12:07

Aiastiako auzotarrek San Migeldarren Eguna ospatu zuten joan den zapatuan. Aurtengoan, lau auzotarrek jaso zuten salmigeldarren omena.

Sanmigeldarren eguneko ospakizunak auzoko baselizan egin zuten mezarekin hasi ziren zapatuan. Ondoren, salda eta txorizoa banatuko zituzten, eta tripa bete ostean, Murkaikupe frontoian jokatu zuten partida ikusteko aukera izan zuten Aistian batutakoek. Arrizabalaga eta Arrasatek osatutako Markinako bikoteak 22-19 irabazi zieten Txurruka eta Conde elgoibartarrei.

Pilota partidaren ostean, herri bazkaria egin zuten, eta bazkalostean lau auzotar omendu zituzten: Angel Olasolo "Berdeskunde", Justo Aranberri "Aisti", Juan Astigarraga "Belartondo" eta Antonio Astigarraga "Zumeta". Iazko Sanmigeldarren Egunean Benantzio Otaegi parrokoa omendu zuten.
Jaia dantzaldi batekin borobilduko zuten Elustondo anai-arreben trikiti doinuz lagunduta.

sanmigeldarren eguna aiastia elgoibar omenduak

sanmigeldarren eguna aiastia elgoibar pilotariak