Elgoibarko baserrietako sagardo dastaketa egingo dute zapatuan

Nekane Goikoetxea 2017ko eka. 8a, 13:50

San Bartolome jaietatik harago, Maalako Jai Batzordeak herriko beste jaien antolakuntzan parte hartzeko apustua egin du, “herrixak herrixantzako” balorearen ildotik. Hortaz, hainbat ekintza antolatu dituzte Trinitate Jaietarako.

Zapatu eguerdian Elgoibarko baserrietako sagardo dastaketa egingo dute Lekueder parkean. Bederatzi baserritako sagardoak izango dira aukeran: Azaola, Armazio, Zuluetabekoa, Oanagusi, Lizundia, Upaegitxiki, Antsolabazterra, Olazarraga eta Gelasoro. Era horretan Elgoibarren egiten diren sagardo desberdinak ezagutarazi eta balorean jarri nahi dituzte Maalako Jai Batzordeko kideek. Bi euroren truke nahi adina sagardo dastatzeko aukera izango dute herritarrek, eta baita gehien gustatzen zaienaren alde bozkatzeko aukera ere. Boto gehien jasotzen duenak makila jasoko du sinbolikoki, iazko irabazle Armazioren eskutik.
Gauean, bestalde, Erokomeri taldearekin erromeria egingo dute Sutegixan 1:00etatik aurrera, eta parranda jarraitu nahi dutenentzat txokolate jana izango da 04:00etan.

sagardo lehiaketa elgoibar makila

sagardo dastaketa trinitate maala elgoibar kartela