Inauterietako martitzena, irudietan

Barren.eus 2017ko mar. 1a, 11:54

Joan dira aurtengoz inauteriak. Inauterietako martitzenean zapatuan baino eguraldi hezeagoa eta hotzagoa egin zuen arren, hainbat herritar irten ziren kalera mozorrotuta. Mendaron, berriz, 700 lagun inguru batu zituen Go!azen antzezlanak Ikastolako patioan. 

Umeek gozatu zuten bereziki inauterietako martitzenean. Elgoibarko Herri Eskolan inauterietako jaialdia egin zuten ikastetxean. Gero, mozorroen elkartzea egin zuten kalean eta Kantu Kolore haurrentzako berbena eskaini zuten Maalako parkean. Euria zela-eta  erraldoi eta buruhandiek ezin izan zuten kalejiran irten, ez eta Mauxitxa txarangak ere. Azken horiek, halere, Maalako parkeko aterpearen babesean girotu zuten festa. Kalean, berriz, “Gure Jaialdia” taldeko emakumeek eskaini zuten ikuskizuna, urtero egin ohi duten legez. Aurten, Abba, Demis Russo edo Orquesta Mondragon moduko talde eta bakarlariek orain dela zenbait urte modan jarri zituzten abestiak eta dantzaerak ekarri zituzten Elgoibarrera, goiko bideoan ikus dezakezuen moduan.

Lotura duten albisteak: