Inauterietako zapatua, irudietan

Barren.eus 2015ko ots. 15a, 13:35

Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, aurten ere, baina girorik ez da falta izan Elgoibarren eta Mendaron inauterietako zapatuan. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)

 Estalpea jartzeko lanak amaitu ostean, barixakua arratsaldean ireki zuten Maalako parkea, eta mozorro zaleen bilgune izan zen zapatuan. Euritik babesteko leku aproposena izateaz gainera, bertan egin zuten Atxutxikaraokea eta Mauxitxa txarangak ere han hasi zuen kalejira. Estalpetik atera ala ez zalantzan egon ziren, baina zenbait pieza jo ostean, kaleak ere girotu zituzten musikaz. Izan ere, euria ez zen oztopo izan inauteriak behar bezala ospatzeko.
Inauterietako zapatua argazkietan:

BIDEOA: inauterietako zapatua Elgoibarren: