Ikastetxeetako haurren jaialdiekin hasiko dituzte gaur inauteriak

Barren.eus 2015ko ots. 13a, 08:34

Mozorro jaia hasi da. Mendaroko eta Elgoibarko ikastolako eskola-umeen jaialdiarekin hasiko dira inauteriak gaur, otsailak 13. Inauterietako egun nagusiak, baina, zapatukoa eta martitzenekoa izango dira. (egitaraua dauka)

Ostiral Mehe eguna da gaur eta Elgoibar Ikastolakoek euskal inauteriak irudikatuko dituzte ohi legez. Mendaroko ikastolakoek  zehaztu gabeko jai baten bueltako ikuskizuna prestatu dute. Arratsalderako, berriz, mozorro festa iragarri dute Elgoibarko Ludotekakoek. Festa horren barruan, mozorro lehiaketa eta dantzaldia ere egingo dituzte.

• Inauterietako zapatua

2015 02 13 inauteriakegutegiaMendaron, Bizi-Poza txarangaren kalejirak hasiko du zapatuan festa giroa, 12:30ean, eta arratsalderako dantzaldia eta txokolate-dastatzea antolatu dituzte. Elgoibarren, berriz, arratsalde partean pilatuko dira eguneko ekintza guztiak. Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak Atxutxikaraokea eta koreografiak antolatu ditu 2 urtetik 12 urtera bitartekoentzat. Maalako parkean izango da hori, estalpe berriaren babesean, 18:00etatik 19:30era. Ondoren, leku berean txokolate dastatzea izango da, Mauxitxa txarangak alaituta, eta jarraian mozorrotutakoen eta karrozen desfilea egingo da Maalatik Kalegoen plazara.

Gauean, 23:00etatik aurrera, karaokea izango da Maalako parkean, 16 urtez gorakoentzat eta ordu erdi beranduago hasiko da Mauxitxa txarangaren kalejira, Kalegoen plazatik Maalako parkera. Ondorenerako, erromeria iragarri dute, Fan&Go taldearekin. Adinekoeki ere izango dute zertaz gozatua hala ere, domekan, Gelatxo orkestrarekin dantzaldia izango baitute Jubilatuen Egoitzan, 18:00etatik 21:00ak arte.

Martitzenean mozorro gehiago

Martitzena izango da inauterietako bigarren egun handia. Herri Eskolakoek egun horretan ospatuko dituzte inauteriak, eta 16:390erako Kalegoen plazan batuko dira kaler4a mozorrotuta irtengo diren guztiak. Ondoren, Xixilipurdi ikuskizuna izango da, eta 18:15ak aldera kalejiran irtengo dira Mauxitxa txarangakoak, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletek lagunduta. Jubilatuen Egoitzan, berriz, dantzaldia egingo dute Gelatxo orkestrarekin, 18:00etatik 21:00ak bitartean. Mozorro lehiaketa ere izango dute eta bi sari banatuko dituzte ondoen mozorrotuta daudenen artean. Mendaron, berriz, Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna antolatu dute martitzenerako.

2015 02 13 inauterimendaro14