Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

sanantolinjaiak txapeljaurtiketa2015Arriaga auzoan San Antolin festak ospatuko dituzte barixakuan eta zapatuan, eta Kaxeta Auzo Elkarteko kideek egitarau betea prestatu dute.

San Antolin Eguna izango da bihar, irailak 2, eta meza nagusia (11:00) ospatuz hasiko dituzte Arriagako bizilagunek auzoko festak. Ondoren, jan edanerako tartea izango da. Lehenik, salda eta txorizo egosia banatuko dute Kaxeta Auzo Elkarteko kideek; gero, paella jana egingo dute auzotarrek 14:30ean.
Barixaku arratsaldean XI. Txapel Jaurtiketa  eta IX. Oliba Jaurtiketa lehiaketak egingo dituzte. Lehiaren ostean, triki-bertso kalejira egingo dute eta bertso-txiste afaria gauean, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Guillermo Segurolarekin. Afaritarako txartela Usatorre Jatetxean eskuratu daitezke.

•Talde Desafioa, hirugarrengoz
Zapatuan ere izango da lehiarako aukera. Besteak beste, mus txapelketa, patata tortilla lehiaketa eta futbolin txapelketak jokatuko dituzte zapatu arratsaldean. Talde Desafioaren hirugarren edizioa ere antolatu dute zapatu arratsalderako (18:30). Irailaren 2a izango da izena emateko azken eguna. Parte hartu nahi duten taldeek honako telefonora zenbakira deitu behar dute: 687 317 787. Ikus egitaraua:

san antolin jaiak elgoibar kartelaIkus hemen: 2015eko San Antolin jaietako argazkiak eta bideoak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza