Baserritarraren eguna ere bero esnatu da. Goizean goizetik irten dira herritarrak kalera, eta besteak beste, limusin txapelketa, Sallobente elkarteak antolatutako sagardo dastaketa eta lehiaketa eta Kalamua elkarteak antolatutako gazta lehiaketa izan dira goizean. Arratsaldean, berriz, harrijasotzaile txapelketa eta dj saioa izango dira. Argazki albuma

Badoaz aurrera sanbartolomeak. Gaur baserritarren eguna ospatzen dihardute elgoibartarrak, eta bbihar bukatuko dira jaiak jubilatuen egunarekin. Gaur arratsaldean harrijasotzaile txapelketa egongo da plazan eta segidan Dj saioa. Gauean ere, Dj festak hartuko du txosna gunea.