Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 08 22 erreka garbiketaIbai garbiketarekin hasi dituzte jaiak Gune Askean. Goizean goiz elkartu dira gazteak elkarrekin gosaltzeko, eta ondoren Deba ibaia garbitzeari ekin diote. Arratsaldean, jaietarako kamisetak banatuko dituzte eta ondoren, bertso poteoa egingo dute Uxue Alberdi eta Jon Martin bertsolariekin 18:30etatik aurrera. Gauerako, berriz, Elgoibarko lehenenego gaztetxea ireki zuteneko 30. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Argazki albuma:

Lanean hasi dute eguna Gune Askean. Gosaldu ostean Deba ibaian sartu dira hogei bat gazte, erreka garbitzeko. Meliton zubitik Maalara arteko tartea aukeratu dute aurten, eta zabor asko atera dutela adierazi dute antolatzaileek. Besteak beste, neumatikoak, obretako burniak, bizikleta bat, aulkiak eta mahaiak, plantxa bat, baloiak... Hala ere, erreka bizirik dagoela adierazi dute, eta pozik agertu dira erreka garbitzen ari ziren bitartean arrain asko ikusi dituztelako.

 

Arratsaldean bertso poteoa egingo dute Giza Eskubideen parketik Maalara, Uxue Alberdi eta Jon Martin bertsolariekin. 21:30etatik aurrera, bestalde, Elgoibarko lehenengo gaztetxearen 30. urteurreneko hainbat ekitaldi izango dira Gaztetxean, eta 22:30ean Pelax eta The cowboy's orchestra taldeek kontzertua eskainiko dute Maalako parkean.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza