Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

koadrilen eguna mendaro goitibeheraGoitibeheren txapelketa izan da gaur Mendaroko jaietako egitarauan lehen hitzordua eta goitik behera ez ezik behetik gora ikusteko aukera ere egon da Azpilgoetan, izan ere, bi buelta egin dituzte. Arrantzale, garbitzaile, Sevillana… denetariko mozorroak soinean ausart ibili dira euriari aurre eginez. Eta giroa goitik behera beharrean behetik gora joan da Mendaron.

Bizi Poza txaranga, bere urteurrena, gainontzekoak animatzeko aprobetxatzen ari da jaiak. Askotariko pieza umoretsuekin girotu dute goitibehera txapelketa ez ezik, ondorengo plazarako bidea eta paella lehiaketa. Izan ere, arroz, haragi eta bestelako osagai sekretuekin fin aritu dira zeinek paella onena prestatu. Prestatu ondoren bazkaria, jakina, eta kuadrilla giroan jolasak, play back lehiaketa eta bestelako musika ere ez da faltako. Domekan erretiratuek eta umeek hartuko dute lekukoa.

Koadrilen eguneko argazki-bilduma:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza