Bizi pozarekin hasi dira festak Mendaron

Barren.eus 2016ko uzt. 23a, 09:16

Aurten 25 urte bete dituen Bizi Poza txarangako kideek jaurti zuten atzo santana festei hasiera eman zien txupinazoa. Txarangak Mendaroko Martxaren doinuak jotzen zituen bitartean jaitsi zen gero Katasorgina jendartera.

Bizi-Poza txarangako ordezkari Xeber Loiolak egin zuen berba taldekide guztien izenean udaletxeko balkoitik eta berak piztu zuen gero jaiei hasiera emateko suziria.Horren ostean, omenduak lanean jarri zituzten eta Mendaroko Martxa jo zuten Bizi-Pozakoek udaletxeko balkoitik. Une horretan, Katasorgina udaletxeko teilatutik plazara jaitsi zen.

Jaietako egun nagusi bihurtu den Koadrilen Eguna ospatuko dute gaur (uztailak 23).

•ARGAZKIAK. Santanetako lehen eguneko argazki-bilduma: