Blues Gaua eta Azkarateko Igoera izango dira Maalako jaietako ekitaldi nagusiak

Barren.eus 2016ko uzt. 21a, 13:40

Maalako jaiak aurten egun bakarreko egitaraua izango dute, uztailaren 23an. Goizean Azkarateko Igoeraren seigarren edizioa jokatuko dute saltakari eta txirrindulariek. Gauean, berriz, estreinakoz antolatu duten Elgoibar Blues Gauak kutsu berezia emango dio Maalako parkeari.

Lehenengo Elgoibar Blues Gauean hiru taldek hartuko dute parte. Lehen kontzertua arratsaldean hasiko da, 20:30ean, Virginia Maestro abeslariaren saioarekin. Abeslari eta konposatzaile hau ezaguna da Operacion triunfo telebista saioan parte hartu zuelako. Bere Bluebird azken lanean country doinuak dira nagusi hainbat neo-soul ñabardurekin, baina bere emanaldian popetik hasi eta bluesera arteko doinuak entzuteko aukera izango da.

•Gauerditik aurrera ere blues doinuak

White Towels Blues Band taldea izango da hurrengoa jendaurrean, 22:30ean. Entzuleek gustuko dutena benetako bluesa baldin bada, talde honek ez du inor epel utziko. Niaren ahotsa musikariekin uztartuz oinarri erritmiko sendoa duen taldeak Chicagoko south sideko kutsua ekarriko du Maalara. Velma Powell & Bluedays taldearen txanda 00:00etan izango da. Ibilbide luzeko talde honen soinuan Texasko doinuak dira nagusi, dotoretasun majikoa eta oinarri erritmiko sendoa bateratuz sortutakoak. Rhythm & Blues-a, dantzarako gogoa edozeini eman diezaioketenak.

blues gaua elgoibar virginia maestro gitarra

bluesgaua elgoibar nia whitetowelbluesdband

•Azkarateko Igoeran ingelesak protagonista, beste behin ere

Zapatu goizean, 11:00etan, jokatuko da Elgoibarko 6. Maala Azkarate Igoera. Bizikletako proba jokatuko da lehenik eta atletismo froga ordubetera hasiko da, 12:00etan. Aurreko urteetan moduan bi probetan parte hartzeko aukera izango dute kirolariek. Txarriduna edo Iriondo tabernetan eman daiteke izena aurrez. Iaz egin zuen moduan, 1981ean Azkarateko igoerako errekorra ezarri zuen David Slater atleta britainiarrak zuzenean jarraituko du igoera, aurten ere. Izan ere, bera eta semea, James, Iaz Mikel Garate eta Oier Ariznabarreta izan ziren azkarrenak. Gaur (uztailak 21) eskainiko dute Kultur Etxeko erakusketa gelan, 20:00etan. Iaz dokumentalerako egin zuen moduan, probako irudiak grabatuko ditu James Slaterrek, aitak igoerako errekorra ezarri zuenetik 35 urte bete direla-eta. Aurtengoan gainera, proban parte hartuko duten atleta britainiarrekin etorri dira David eta James. 

Bizikletako probaren errekorra (15:05) Aitor Hernandezek ezarri zuen 2012an. Iaz Mikel Garate eta Oier Ariznabarreta izan ziren azkarrenak, bizikleta gainean lehena eta antxitxika bigarrena.

azkarate bizikleta

•Maalako jaietako egitaraua

  • 11:00 Azkaratera igoera bizikletaz eta korrika.
  • 12:00 Meza. Maalako elizan.
  • 20:30 Blues gaua: Virginia Maestro, White towels blues band eta Velma Powell & Bluedays. Maalako parkean