Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

idotorbe jaiak elgoibar prozesioa2San Pedro Eguna ospatu zuten Idotorben eguazten honetan. Usadio zaharrari eutsiz, santuaren irudia atera zuten prozesioan eta meza ospatu zuten gero. Atseden egun izango da gaur, baina barixakuan izango dute segida festek.

Prozesioa eta mezaren ostean, San Pedro Egunean Idotorben batu ziren lagunek Armuetak, Goikoetxeak eta Zahatzuegik banatutako salda eta txorizoarekin egin zuten hamaiketakoa. Lagunak pilota eskolak antolatutako pilota partidak jokatu zituzten gero auzoko frontoian. Ondoren, auzotarren eta jubilatuen bazkaria egin zuten. 

Barixakuan izango dute segida festek. Lagun arteko afaria egingo dute San Pedro elkartean, 21:00etan. Afalostean, 23:00etan, auzoko VII. Mus Txapelketa hasiko da. 

Larunbatean Niala magoaren ikuskizuna eta Tope Natxiok taldeak eskainiko duen giza proba erakustaldia nabarmendu behar dira.

Azkenik, domekan, dantza saioa eskainiko du Haritz Euskal Dantzari Taldeak. Auzoko umeak izango dira ekitaldiko protagonistak. Domeka arratsaldean idi demak jokatuko dituzte Artaso, Soarte eta Kamiñoko idiek.

idotorbeko jaiak elgoibar egitaraua

idotorbe jaiak elgoibar txapligua

idotorbe jaiak elgoibar prozesioa

idotorbe jaiak elgoibar prozesioa3

idotorbe jaiak elgoibar meza

idotorbe jaiak elgoibar 11koa

idotorbe jaiak elgoibar salda

idotorbe jaiak elgoibar trikitixa2

idotorbe jaiak elgoibar trikitixa

 

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza