Sorgiñek eta Meigek bat egin zuten atzo, San Joan bezpera gauean, Altzolako zubian. Ohi duten legez, San Juan su erraldoia piztu zuten altzolarrek Deba ibaian eta akelarrea egin zuten gero udaren etorrera ospatzeko. Mendaron ere agertu ziren plazara Akelarreko pertsonaiak.
Mendaron eta Altzolan Akelarreak egin zituzten atzo, San Juan bezperan, udaren etorrera ospatzeko. Mendaroko Gaztelekuak eta Ludotekak antolatu zuten Mendaroko Akelarrea, bigarren urtez jarraian. Aker eta bere komitiba Herriko Enparantzara ailegatu zirenean dantzak eta borobil sakratua irudikatu zituzten eta sua piztu zuten gero.
Altzolan ere egin zuten Akelarrea. Deba ibaian tradiziozko San Juan sua piztu ostean, sorgin, meiga eta antzerako beste zenbait pertsonaiak hartu zuten Altzolako zubia. Euretako batek edabe sendagarria, Queimada, prestatu zuen gero suaren laguntzaz.