Akelarreak egingo dituzte Mendaron eta Altzolan San Juan bezperan

Barren.eus 2016ko eka. 23a, 08:50

Urteko gaurik motz eta magikoena izango da gaur, San Juan Bezpera Eguna. Mendaron eta Altzolan Akelarrea egingo dute udaren etorrera ospatzeko eta San Juan suak piztuko dituzte gero.

Elgoibarren eta Mendaron suaren bueltan eta jai-giroan ospatuko dute gaur (ekainak 23) udaren etorrera. Altzola auzoan, gainera, gaur hasiko dituzte San Juan jaiak. 20:00etan Salbea abestu eta Santuari festetako zapia jarri ostean, San Joan zuhaitza jarriko dute Karmen plazan jaiei hasiera emateko, 21:00etan. Gauean, 23:00ak inguruan, San Joan su erraldoia piztuko dute Deba ibaian. Gero, 23:30ean akelarrea egingo dute, edabe sendagarri eta guzti.
Bi urteko etenaren ostean, iaz berriz ospatu zituzten San Joan jaiak Altzolan, eta aurtengorako ekintzez beteriko jai egitaraua osatu dute auzotarrek. Domekara arte, ekainaren 26ra arte irango dute jaiek. Ikus 2016ko Altzolako San Juan jaietako egitaraua (PDF)
•Mendaron Akelarrea eta borobil sakratua
Mendaron ere Akelarre baten bueltan emango diote ongi-etorria udari. Iaz egin zuten moduan, Mendaroko Ludotekak eta Gaztelekuak antolatu dute Akelarrea. Aker eta bere komitibak Trinidade elizatik hasiko du kalejira eta 22:30ak inguruan azalduko dira Herriko Enparantzara. Han dantzak eskainiko dituzte eta su borobila eta borobil sakratua irudikatuko dituzte. (ikus Mendaroko San Juan Gau Magikoko egitaraua)

In Leike taldeak ere abesti, jolas eta aurpegi margoketarekin ospatuko du San Joan Bezpera Eguna (ikus egitaraua). Goñati pilotalekuan izango da, 17:30etik aurrera.

san juan sua mendaro2015 plazan sua

san juan sua mendaro2015 plazan

san juan sua altzolan elgoibar 1