Dia das Letras Galegas jaiek asteburua girotuko dute Elgoibarren

Barren.eus 2016ko mai. 13a, 06:20

Haien sustraiak Galizian dituzten elgoibartarrek urteroko jaia antolatu dute asteburu honetarako. Azken urteotan bezala, Aita Agirre plazan izango dira ekitaldi gehienak, gaur hasi eta domekara bitartean. (egitaraua dauka)

abanico orkestra elgoibarElgoibarko Casa Cultural de Galizak asteburu osoko egitaraua prestatu du Dia das Letras Galegas jaiak ospatzeko. Gaur, 19:30ean, hasiko dituzte jaiak Manuel Maria poetaren omenez, eta inaugurazio ekitaldi horren ondoren, Galiziako muskuiluak dastatzeko aukera egongo da. Musika giroa Abanico orkestrak jarriko du gaurkoan. 

Bihar, hilak 14, 11:00etan hasiko dute eguna, Galiziako produktuen dastaketarekin, eta beste hainbat ekitaldiren artean, kalejira egingo dute Galizako Banda de Gaitas de Piloño taldekoek. Domekan bukatuko dira jaiak (sustraiak Galizian dituzten elgoibartarrei buruzko erreportajea BARREN aldizkarian)

. Egitarau osoa ondorengo lerroetan duzue:

 

13, BARIXAKUA

  • 19:30 Manuel Mariaren omenez antolatu den Galiziako Letren inaugurazioa. Galiziako muskuiluen dastaketa doan.
  • 20:00-21:00 Abanico orkestraren emanaldia.
  • 23:00 Abanico orkestraren dantzaldia.

 

14, ZAPATUA

  • 11:00 Galiziako produktu tipikoen dastaketa.
  • 12:00 Banda de Gaitas de Piloño taldearen kalejira eta ekitaldia, feria gunean.
  • 13:00 Bermut-dantzaldia.
  • 18:30 Talde herrikoien ekitaldia, Kalegoen Plazan.
  • 20:00 Galiziako produktu tipikoen dastaketa.
  • 20:00-21:00 Abanico orkestraren ekitaldia.
  • 23:00 Abanico orkestraren dantzaldia.
  • 00:00 Gran Queimada Galega.

 

20, DOMEKA

  • 11:00 Galiziako produktu tipikoen dastaketa.
  • 11:30 Meza hildako bazkideen omenez, Elgoibarko San Bartolome parrokian. Mezatan, Banda de Gaitas de Piloño gaita taldeak parte hartuko du.
  • 14:30 Bazkari ofiziala Elgoibarko Galiza Kultur Etxearen egoitzan.
  • 20:00 Galiziako Letren eguneko ekitaldien amaiera.