Iritzia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 24 2021 02 19 edu iriondo satorra eta gu diskoa elgoibar 1Edu Iriondo elgoibartarrak ondorengo iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian.

Ondo letorke gogoraraztea Mikel Laboak musikatu zituen Bertolt Bretchen poematxo haren lehenengo eta azken bertsoak: «Lilurarik ez! Ez dago itzultzerik!...» eta «...Bizitza da handiena, galtzea litzake galtzea dena». Gizaldi eta gizaldietako eboluzioaren (?) ondoren, ez dirudi ideia hau, hain oinarrizkoa den egitate hau, gailendu zaienik aberriaren lurralde-integritatearen lehentasunari, edo ohoreari, edo balizko gizarte baten ustezko zeresanari.

Gobernari demokratikoen lehentasuna, ordea, guztizko lehentasuna, euren herrikideak hurrengo egunean bizirik mantentzea da. Gero gerokoak. Putinek ez du helburu hori inoiz jopuntuan izango, bere jokaera eta printzipioetan askoz gertuago baitago XVIII. mende hasierako Pedro I.a tsarragandik, XXI. mendeko gobernari sasidemokratiko batengandik baino.

Ukrainako gobernariak dira, beraz, une honetan, bihar hiltzera kondenatuta egongo diren ehunka ukrainarren (eta ez-ukrainarren) esperantza bakarra. Areago: inork ofizialki aitortu nahi ez badu ere (hipokrisiak ertz asko ditu), alferrik hiltzera kondenatuta egongo diren ukrainarren esperantza bakarra.

Irakurri osorik hemen https://www.berria.eus

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza