Iritzia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 12 19 olentzero emakumea donostia 1931 guregipuzkoaOier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzari eta antropologoa han eta hemen aritu da azkenaldian Olentzerori buruzko hitzaldiak ematen. Araolazak dio Olentzero enbor batetik sortutako panpina dela, eta enbor eta panpina horrek ez dutela zertan beti gizonezko izan.

"Olentzero emakumea ere izan da tradizioan, eta Olentzero Queera izan da eta izango da, Olentzero bada", azaldu du Oier Araolazak. Olentzerok azken aldian hartu duen irudikapenak zein parekidetasunik ezak kezka eragin du zenbait tokitan eta gai horri buruzko hitzaldiak eman ditu Araolazak hainbat tokitan. Lizarraldeko Kotarro aldizkarian egin dioten elkarrizketan ere Olentzero eta Eguberriak izan ditu hizpide. Araolazak azaltzen duenez, Olentzero enbor batetik sortutako panpina dela kontuan hartzen badugu, enbor eta panpina horrek ez dute zertan beti gizonezko izan, ez eta sexu kategoria jakinik ere. "Olentzero gizonak ohikoak izan badira ere azken 40 urteetan, hori ez zen beti horrela, Olentzero emakumeak, eta batez ere, Olentzero Queer-ak, eta oro har, genero marka jakinik gabekoak edo hainbat genero markadunak, alegia, anitzak, ohikoak baitziren“", dio kotarro.eus-en, Lizarraldean eta, bereziki, Lizarran gertatzen denaren berri ematen duen agerkari digitalean. (Hona elkarrizketa osoa)

Berria egunkariak ere egin dio tartea Olentzerok izan duen bilakaerari eta plazaratzen hasi diren eredu berriei, Disneyko Olentzerori, egurra izenburuko artikuloan.

'Olentzero emakumeak hasi dira agertzen' izeneko bideoa ere argitaratu du Araolazak dantzan.eus webgunean.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza