Iritzia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 22 aurreskua2014 08 23Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua galtzeraino esplotatzen ari al gara aurreskua? Honen inguruan hausnartu dute dantzan.com atarian eta iritzi ezberdinak batu, tartean Oier Araolazarena.

Guztia irakurri dantzan.com-en  

Kezka aspalditik dator. Badira 10 urte horri buruz idatzi zuela Oier Araolazak Aurreskuaren ohorea artikuluan. "Aurreskuaren booma bizi dugu" zioen orduan, eta hamarkada baten ondoren berdin edo okerrago gaudela dirudi. Eraikuntzaren burbuilak eztanda egin zuen, baina aurreskuaren inflazioak puzten jarraitzen du. "Eraikin, errepide edo errotonda baten inaugurazioan, porlan tona batzuen aurrean jarri eta dantza egitea baino gauza ergelagorik nekez bururatzen zait" zioen Araolazak. Pablo Martinez-ek hauteskunde kanpainaz dio: "Sigue uno a un partido vasco en una campaña normalita y termina de aurreskus hasta las narices".

Inflazioak debaluazioa dakar, eta aurreskua ere halaxe dago noski, erabat debaluatuta. Jonmikel Intsaustik honela salatu zuen Nik ez dut aurreskurik nahi artikuluan: "Aurreskua ohorea eta esker ona adierazteko dantza izatetik, ezkontza eta beste zenbait ekitalditan hornidura gisa erabiltzen den ekitaldi folkloriko hutsa bihurtu da… hasierako ohorezko mezu guztia galduz alegia. Izan ere, aurreskuaren bitartez egun ez da ia inor omentzen." Oier Araolazak ere debaluazioa aipatu zuen eskilara mekaniko bati aurreskua dantzatzearen absurdoa salatzean: "Aurreskua egin beharraren beharraz, erabat debaluatu eta desitxuratu dugu". 

Nola bizi duzue gai hau dantzariok? Aurreskuaren inflazioan zenbaterainoko ardura dugu dantzariok? Zer egin dezakegu?

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza