Ziziliongo pasabide berriak aparkalekuarekin lotuko duen igogailua izango du

Barren.eus 2016ko mar. 16a, 12:40

634 errepidea gainetik gurutzatzen duen oinezkoentzako Ziziliongo pasabidea bota eta berria egingo dute. Igogailu bat izango du albo batean eta aparkalekuaren beheko solairutik abiatuko da. (infografia dauka)

Gaur argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Elgoibarren oinezkoentzako pasabidea egiteko proiektuari dagozkion obrak egiteko lanen lizitazioaren deialdia. Elgoibarko Udalak jakinarazi zuenez, 2016rako aurreikusi dituzten inbertsio nagusienetakoa izango da Ziziliongo pasabidea berritzea. 247.684,29 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izango dute lanek, eta lizitazioa lortzen duen eraikuntza enpresak lau hilabeteko epea izango du lanak egiteko. 

Pixka bat gorago dagoen Sigma auzoko pasabidearekin egin zuten antzerako lana izango da. Pasabide zaharra bota eta gero, berriak igogailu bat izango du errepidearen albo batean, Ziziliongo aparkalekua eta autobus geltokia dauden aldean, hain justu ere.

Aparkalekutik abiatuko da igogailua, eta bi solairu izango ditu, 634 errepidera lehena eta pasabidera bigarrena. Eskailerak ere izango ditu. Hirigintza Sailetik jaso ditugun honako infografietan ikus daitezke pasabide berriak izango duen gutxi gorabeherako itxura eta kokapena.

2016 03 03 olasoko pasabidea infografia2

2016 03 03 olasoko pasabidea infografia

2016 03 16 olaso pasabidea4

2016 03 16 olaso pasabidea det