Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 30 Mendaro PLANOA lasalde eder agerreLasalde-berri eta Lasalde-ederra etxeetatik Agarre-lasalde baserrirainoko bidea sendotu eta egokituko dute, baina, era berean, badiak eta ur-pasabideak ere berreraikiko dituzte, eta arekak garbitu.

Udaletik jakitera eman dutenez, ia kilometro erdiko bidea da. Funtsean, bidea sendotu eta egokituko dute. "Bide horrek, erabilera eta higaduraren ondorioz, errodadura-geruza hondatuta dauka, eta zulo batzuk agertu dira", azaldu dute. Helburua, beraz, gehien zigortutako eremuak saneatzea eta errodadura-geruza bere sekzio osoan erabat birjartzea izango dela gaineratu dute, "zirkulazioa bide-segurtasuneko baldintza egokietan ziurta dadin".

Inbertsioa 57.079,31 eurokoa da, eta Udaletik jakinarazi dute gutxi gorabehera lau aste beharko dituztela lanak amaitzeko.

Interesa duten enpresek mendaro.eus webgunearen bidez aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak ekainaren 6ra arte.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza