Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 02 vpo zozketa gasteizenEusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza zentralean egin dute Uparitzaga kalean eraikiko diren Babes Ofizialeko 16 Etxebizitzak (BOE) esleitzeko zozketa, notarioaren aurrean.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak Elgoibarko Udalarekin elkarlanean sustatu dituen etxebizitzak esleitzeko zozketa zuzenean ikusteko aukera izan da, www.irekia.euskadi.net webgunearen bidez.

Guztira, 52 bizikidetza-unitate izan dira Uparitzagako BOEetako bat (jabetza osoko erosketa araubidearen bidez) eskuratzeko aukera eduki dutenak. Azpimarragarria da etxebizitzak (bi eta hiru logelakoak), nagusiki, Elgoibarren gutxienez bi urte erroldatuta daramaten pertsonei esleitu zaizkiela, Hitzarmenean jasotzen denaren arabera.

Dena dela, etxebizitza bat esleipen prozeduratik kanpo utzi da; hori ostatu emateko erabiliko baita.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza