Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 04 errotaberri igogailua obrak elgoibarElgoibarko Udalak jakitera eman duenez, Errotaberriko igogailua Aste Santu ostean jarriko dute abian.

Joan den urteko uztailean hasi zituzten Errotaberrin matxuratuta zeuden eskilara mekanikoak kendu eta leku berean igogailu publiko bat eraikitzeko lanak. Udalaren asmoa 2023ko martxorako amaituta izatea bazen ere, apirilaren bigarren hamabostaldirako egongo direla erabilgarri jakinarazi dute orain.

Igogailuak zortzi lagun garraiatzeko gaitasuna izango du, 630 kilora arteko mugarekin. Obra honek 457.322,78 euroko aurrekontua eduki du eta UTE Urdinberri Viuda de Sainz enpresak gauzatu du.

2023 04 04 errotaberri igogailua obrak elgoibar 2

2023 04 04 errotaberri igogailua obrak elgoibar 1

2023 04 04 errotaberri igogailua obrak elgoibar 3

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza