Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 02 maalako biribilguneaElgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Maalako errotonda berritzeko egin zuten eskaera onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala, orain zatituta dagoen biribilgunea osatu eta ohiko biribilgunea egingo dute Maalako zubiaren ondoan. 

Elgoibarko Udalak Maalako errotonda berritzeko eskaera egin zion aurreko legegintzaldian Gipuzkoako Foru Aldundiari. Proposamenaz gainera, biribilgune berriaren proiektua ere Udalak idatzi zuen. Eskaerari erantzunez, zatikatutako errotonda ohiko errotonda bihurtzeko dauden aukerak aztertu zituen Diputazioak. Josu Arraiz Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, jaso dute Foru Aldundiaren baiezkoa. Lizitazio eta beharrezko prozedura guztiak amaitu ostean, Aldundiak egingo ditu errotonda berritzeko lanak, eta finantzazioa ere erakunde horri dagokio. Azpiegitura honi lehentasuna eman izana eskertu dio Arraizek Diputazioari.

•Semaforo bakarra

Lanei dagokionez, biribilgunearen erdiko aldeak gaur egungoaren antzerako neurriak izango dituela azaldu du Arraizek. Semaforoei dagokionez, oinezkoek Urazandi auzora joateko beharko dutena izan ezik, gainerakoak kendu egingo dituzte. Mupem-eko lantokia egon zen eraikinaren aurrean, berriz, oinezkoen babesguneak jarriko dituzte, Altzola parean jarri dituztenen antzerakoak, biribilgunera hurbiltzen diren ibilgailuen abiadura motel arazteko.

2016 03 01 maalako errotondaLotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza