Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 24 led argiteria mendaroEnergia-auditoria bat eta argitera publikoko instalazioak optimizatzeko plana agindu zuen Mendaroko Udalak 2022an, eta horren barruran hartu du Herriko Enparantzako kale-argiak LED argiez ordezkatzeko erabakia, orain daudenen energia-eraginkortasuna txikia dela ebatzita.

Plazako zortzi kale-argiak aldatuko dituzte, 18 argi guztira. Hasi dituzte lanak eta egun gutxiren buruan amaitzea aurreikusten dute. Inbertsioa 7.240,50 eurokoa izan da, BEZ kontuan hartu gabe.

Udalak uste du plazako argiak aldatuta, energiaren %60 baino gehiago aurreztuko dutela. "Argi horiek ordezkatuta ingurunea jasangarriagoa egiten da, argiztapenaren kalitatea hobetzen da eta instalazioaren mantentze-kostuak murrizten dira; Izan ere, LED teknologiako luminariek bizitza baliagarri luzeagoa dute, energetikoki eraginkorragoak dira eta argi-fluxuaren berehalako erregulazioa ahalbidetzen dute", nabarmendu du Iñaki Arregi alkateak.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza