Udal Brigada Elgoibarko hainbat gune presiozko ura eta hidro garbiketa makina bidez ari da kaleak garbitzen. Geminis parkea, Jausoro ingurua, Artetxe auzoa eta Giza Eskubideen Parkea garbitu dituzte dagoeneko.
Era berean, Debabarreneko Mankomunitateak, otsailaren 17tik aurrera, kaleen garbiketa berezia egingo du bost astez. Ikastolarako igoera, Uparitzaga ingurua, King-Kongeko zubitik Maalarako bide nazionala garbituko dituzte lehenik, eta martxoan Basarte eta Erretsundi.
Udalak azpimarratu du lanean ari dela “udalerri-eredu garbiago baterantz aurrera egiteko”. Asmo horretan, herritarren lankidetza eta konpromisoa “ezinbestekoa” dela esan dute.