Amaitu dituzte Toletxe kalea asfaltatzeko eta ur hornidura sarea berritzeko lanak

Barren.eus 2023ko ots. 8a, 16:43

Joan den urteko urri bukaeran hasi zituzten lanak, eta hiru bat hilabetez itxita egon ostean, aste honetan bertan zabaldu dute Toletxe etorbidea, bertan egin dituzten lanak amaitu eta gero.

Bi lan egin dituzte ingurune horretan. Batetik, Gipuzkoako Urak-ek estolderia eta ur-sarea berritu du Toletxe etorbideko mutur batean, San Pedro kaleko 22-30 zenbakien inguruan, hain justu ere. Zahartuta gelditu ziren kanalizazioak eta materialak, burdina galbanizatua eta hormigoia, kendu dituzte eta horien ordez 104 metro lineal inguruko hodi berriak ipini dituzte. Kanalizazio berri bat eraiki dute, eta etxeko isuri beltzak gehitu dizkiote. Eroanbide berria San Pedro kaleko 1. zenbakiaren atzealdean dagoen ur beltzen sarearekin lotu dute. Sare berria fatxadaren oinetik abiatzen da, jatorritik isurketa-motaren arabera bereiziz.

Elgoibarko Udalak, bestalde, errepidea asfaltatu du, eta espaloia zabaldu du.

∞Lotura duten albisteak:

 

2023 02 07 sanpedro toletxe kalea obrak amaituta

2023 02 07 sanpedro toletxe kalea obrak amaituta zebrabidea