14.000 euro eman dizkio Udalak San Bartolome parrokiari, ondare historikoa berreskuratzeagatik

Barren.eus 2023ko urt. 19a, 10:32

2022ko martxoaren 28an egindako bilkuran, Udal Batzarrak erabaki zuen San Bartolome parrokiari 14.000 eurorainoko dirulaguntza izenduna ematea, 2022an parrokiaren ondare historiko-artistiko erlijiosoa konpontzeko, mantentzeko eta hobetzeko lanak egiteko.

Orain, egindako lana justifikatu ondoren, 14.000 euroko dirulaguntza bere osotasunean ematea erabaki dute. Elgoibarko Udalak tokiko ondarea berreskuratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta San Bartolome parrokiarekin 2023ko hitzarmena lantzen ari dela aurreratu du.

∞Lotura duten albisteak

2023 01 18 sanbartolome Parrokia Elgoibar