Pedro Migel Urruzuno kalea ibilgailuentzat itxiko dute otsailaren 23an eta 25ean

Barren.eus 2016ko ots. 19a, 18:17

Datorren asteko bi egunetan Pedro Migel Urruzuno kaleko trafikoa eten egingo dutela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. San Frantzisko kaleko 32. zenbakian egiten diharduten lanak direla-eta itxiko dute kalea. 

Otsailaren 23an, martitzena, eta otsailaren 25ean, eguena, itxiko dute ibilgailuentzat Pedro Migel Urruzuno kalea, 13:00etatik 20:00etara bitartean. Tarte horietan, gune horretan garajeak dituzten bizilagunek San Frantzisko kaletik joan beharko dute. Aita Agirre plazako aparkalekuak, berriz, ezin izango dira erabili. Era berean, "denbora tarte txiki batzuetan", San Frantzizko eta Pedro Migel Urruzuno kaleak oinezkoentzat ere itxiko dituztela ohartarazi dute. 

Suak 2010ean San Frantzisko kalean erre zuen etxea eraikitzeko lanak hasi dituzte berriz, eta lanok direla-eta itxiko dituzte kaleok, segurtasun neurriak bermatzeko helburuarekin.