Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 16 edukiontziak elg.eusDebabarreneko Mankomunitateak aurreko barixakuan zabor-tasa %10 eta %15 artean igoko duela iragarri ondoren, Elgoibarko EH Bilduk uste du ardura erraustegia gelditu zutenei ezin zaiola leporatu. “Askoz kutsakorragoa eta askoz garestiagoa den azpiegitura bat egitea ezin da izan lehenetsitako aukera”, dio koalizioak.

Mankomunitateko presidenteak, Arcadio Benitezek (PSE) joan den astean iragarri zuen tasen igoera. Hondakinak tratatzeko, tona bakoitzaren tarifa 144,26 eurokoa zen lehen, eta orain, berriz, garestiagoa da (173,11 euro). Biohondakinei aplikatzen zitzaien saria jaitsi egingo da, %50etik  %15-35era. Horrekin batera esan zuen birziklatze kopurua igotzen bazen igoeraren eragina txikiagoa izango zela”.

“Muturra behar da”, erantzun die Elgoibarko EH Bilduk Mankomunitateko arduradunei ohar bidez, “kudeaketa bera zalantzan jarri gabe, emaitzen errua herritarrei botatzeko”. Izan ere, Debabarrena da Gipuzkoan birziklatze tasa baxuena duen eskualdea. Koalizioaren iritziz, “askoz kutsakorragoa eta askoz garestiagoa den azpiegitura bat egitea ezin da izan lehenetsitako aukera”.

EH Bilduk uste du erraustegiak baduela alternatiba, askoz gehiago birziklatuz gero, eta bost edukiontzitan oinarritutako sistema hobetu daitekeela. Arrasaten, esate baterako, bost edukiontzirekin %79,72 bereizten dute; Elgoibarren, berriz, %42,77. Batez beste, bereizi gabe 106,13 kilo zabor uzten ditu arrasatear bakoitzak urtero eta 232,5 kilo elgoibartar bakoitzak.

“Herritarrei pilota bota gabe, hor daukagu aukera hartu beharreko neurriak hartzeko eta bost edukiontzietan oinarritutako sistema erreal bat aplikatzeko. Gaur egun elgoibartarren erdiak baino gehiago ez du bostgarren edukiontzia erabiltzen, errefusarentzat bakarrik izan beharko lukeen edukiontzia dena nahastuta botatzeko erabiliz”, adierazi du EH Bilduk.

2016 02 16 ehbildu koadroa

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza