Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 20 pista arrosa argiteriagaz elgoibar tunelaArregitorre eta Erretsundi kaleak batzen dituen 'Pista arrosa'ko argiteria martxan da jada. Uztailean ekin zieten argiteria ezartzeko instalakuntza lanei, eta porlanezko pistan zein tunelean jarri dituzte argiak.

Inbertsioa 14.934,80 eurokoa izan da eta lanak Electricidad Cuadra S.L. enpresak egin ditu. Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute obra.

Udalak 2021ean sortu zuen bide hori, auzotarren mugikortasuna hobetu eta errazteko. Inguruko bizilagunentzat ezaguna den arren, gainerakoentzat ez da horren ezaguna izango oinezkoentzako bide hau. AP-8 autobidea tunel baten bidez gainditzen duen kilometro erdi inguruko porlanezko bidea da 'Pista arrosa' deiturikoa.

2022 10 20 pista arrosa argiteriagaz elgoibar

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza