Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 13 diseinu irabazlea murala elgoibar Pablo Astrain Ibai berriaLau artista euskaldunek aurkeztutako zortzi diseinuen artetik bat aukeratu behar zuten herritarrek, euren botoekin, eta emaitzen berri eman du Udalak.

Pablo Astrain artistaren ‘Ibai berria' diseinuak jaso du boto gehien, eta honenbestez, putzu batean salto egiten duen haurraren irudia da Santa Ana kaleko ertz batean dagoen etxebizitzako paretean margotuko dutena. Elgoibarko Udaletik jakitera eman dutenez, diseinu honek botoen erdia baino gehiago jaso ditu: herritarrek emandako 980 botoetatik 445. Zehaztu dutenez, 738 boto web bidez jaso dituzte, eta 242 boto formatu fisikoan. Parte-hartzearen datua, partaidetza-aurrekontuen azken prozesuak (572 boto) eduki zuenaren ia bikoitza dela nabarmendu dute. Hori dela-eta, elgoibartarren parte-hartze "jendetsua" nabarmendu eta eskertu du Udalak.

Bozketan parte hartu dutenen artean hiru erosketa bonu zozkatu ditu Udalak, eta Monica Andonegui Zubiaurre, Maite Cid Corbillon eta Ander Osoro Casquero izan dira irabazleak. Txankakua Merkatarien Elkartera atxikitako saltokietan gastatu ahal izango dituzte irabazitako bonoak.

Artby proiektuaren eta Elgoibarko Udalaren eskutik, lau euskal artistak (SortwoPablo AstrainMaialen Arocena eta Jabier Rodriguez) hartu dute parte Santa Ana kalean margotuko duten horma irudiaren diseinua aukeratzeko ekimen honetan, eta bina diseinu aurkeztu zituzten. "Proiektuaren helburua udalerriko txoko hau berreskuratzea eta atseginagoa egitea da, herritarren gozamenerako", azaldu dute udaletik.
Horma irudia margotzeko lanak "datozen asteetan" hasiko dituztela jakinarazi dute.

2022 10 12 Muralak 8 diseinu elgoibar BARREN

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza