Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 04 igogailua non mendaroHerriko Enparantza Garagartza auzoarekin lotuko duen igogailu publikoa egingo dute Mendaron. Udaletxearen atzeko aldean egingo dute igogailua, eskailerak dauden tokian.

Mendaroko Udalak 2016rako onartutako aurrekontuen arabera inbertsioen atalean hirigintzara bideratuko dute kopuru handiena, irisgarritasuna hobetzeko lanetara batik bat. Irisgarritasuna bermatzeko lanik esanguratsuenen artean dago, hain zuzen ere, Mendaron egingo duten igogailu publikoa, Herriko Enparantza Garagartza auzoarekin lotuko duena. “Kontuan izanda Garagartzako kale nagusietan gutxi gorabehera 300 pertsona bizi direla eta han daudela San Agustin kultur gunea –aisialdi ekintzak eta ikuskizunak egiten dira eta musika eskola ere bertan dago– eta haurreskola pentsatzen dugu beharra badagoela eta igogailuak erabilera handia izango duela”, dio Sonia Garcia alkateak.

Igogailuaren proiektua biribiltzeko dago oraindik, baina udarako prest izatea gustatuko litzaieke. Kostua oraindik zehaztu gabe badago ere, 135.000 euro ingurukoa izango da.

2016 02 04 igogailua non mendaro1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza