Elgoibarko Udalak 350.000 euro jaso ditu diru-laguntzetan, Aita Agirren eraikinaren birgaitze energetikoagatik

Barren.eus 2022ko ira. 5a, 15:54

Aita Agirre eraikina birgaitzeko diru-laguntza eman du trantsizio ekologikorako eta erronka demografikorako Ministerioak, Karbono Gutxiko Ekonomiako proiektuetarako laguntzen ildotik.

Deialdiaren barruan, bi diru-laguntza eskuratu ditu proiektuak: Batetik, lehendik dauden udal eraikinetako inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa. eta bestetik, energia aerotermikoa edo hidrotermikoa bero-ponpen bidez aprobetxatzeko instalazioak. Obraren kostu osoa 2.829.523,06 euro + BEZ izan da, eta bi laguntza lerroen baturatik lortutako diru-laguntza 349.341,07 eurokoa.

Diru-laguntza horiek toki-erakundeentzat sustatu dituzte, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu ditu. Laguntza ekonomiko hori EDAIk kudeatu du, ekonomia garbiagoa eta iraunkorragoa lortzeko.

2022 09 02 aita agirre elgoibar birgaitze energetikoa

∞Lotura duten albisteak: