Herri Eskolako kanpo estalpeko argiteria berrizteko lanak hasi ditu Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2022ko uzt. 8a, 12:44

Herri Eskolako kanpo estalpeko argiteria berritzeko lanak hasi ditu Elgoibarko Udalak, eta led argiak jarriko dituzte, eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuarekin. 

Elgoibarko Udalak Herri Eskolako patioko argiteria aldatzeko lanak hasi ditu: 400Wko 24 argi ordezkatuko dituzte 200Wko LED argiengatik, eta horri esker, %50eko kontsuko jaitsiera izango dela aurreikusi dute. Udaletik esan dutenez, lan honen helburua da instalakuntzak hobetzea eta eraginkortasun energetikoan pausuak emanez, Elgoibar herri jasangarriagoa egiteko. Patioarekin batera, Herri Eskola barruko argiteria aldatzeko asmoa ere dauka Udalak udako oporraldian, ikasturte berria hasi aurretik. Obra honen aurrekontua 8.421,21 eurokoa da, BEZ barne.