Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 01 Altzola parkea berritze lanak 2Altzolako San Juan plazako haur-parkea eraberritzeko lanak bukatu dituzte eta dagoeneko erabiltzeko moduan dago.

Joan den urteko abenduaren 10eko ufaletan urak estalita gelditu zen San Juan plazako jolas-parkea, eta kalteak izan zituen. Elgoibarko Udalak maiatza amaieran hasi zituen parkea eraberritzeko lanak. Joko guztiak ordezkatu dituzte eta kautxuzko zoladura berria jarri diote. Gainera, auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, parkea plaza bereko gune eguzkitsuago batera lekuz aldatu dute, eta lehen parkea zegoen eremuan lorategi-gune bat sortu dute. 110 metro koadroko azalera du jolas-parke berriak, eta 37.292,92 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izan dute lanek.

2022 07 01 Altzola parkea berritze lanak

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza