Obrak direla eta, hurrengo egunetan aparkaleku gutxiago izango ditu Mendaroko ospitalak

Barren.eus 2022ko eka. 28a, 13:26

Ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean Mendaroko Ospital inguruko errepideetan egin behar dituzten lanak direla eta, ahal den neurrian ibilgailu partikularretan ez joateko eskatu dute Ospitaletik.

Bihar hasiko dituzte helikopteroek lur hartu eta aireratzeko dagoen gunea eraberritzeko lanak, eta, horrekin batera, Errehabilitaziora igotzeko eremuan asfaltatua berrituko dute. Obrak segurtasun osoz egin ahal izateko, ekainaren 29ko 15:00etatik uztailaren 1eko 15:00etara aparkaleku batzuk ez dira erabilgarri egongo (planoan urdinez adierazitako guneetan).

Obrak gauez egingo dirtuzte, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko (22:00etatik 06:00etara). Hala ere, zirkulazioaren ohiko noranzkoa aldatu egingo dute ordu horietan, Errehabilitaziora igotzeko bidea zirkulaziorako itxita egongo delako.

Bi egunetan 06:00etatik aurrera zirkulatu ahal izango da, edozein ibilgailu motarekin. Hala ere, ahal den neurrian ibilgailu partikularretan ez joateko eskatu dute Ospitaletik.