San Pedro zubia margotu eta txukundu dute

Barren.eus 2022ko mai. 20a, 07:51

San Pedro kalea eta Lerun industrialdea lotzen dituen San Pedro zubia zaharberritzeko lanak amaitu berri dituztela jakitera eman du Udalak.

San Pedro zubia margotzeaz gainera, egitura "garbitu eta saneatu" dutela azaldu dute. "Lanok pausu berri bat dira herriarren berroneratze eta txukuntze plangintzan", esan dute Udaletik. Lanen aurrekontua 6.984,00 eurokoa izan da (BEZ gabe). Hain zuzen, inguru honetan bada beste obra bat martxan, oinezkoentzako pasealeku berri bat egiten ari baitira Lerungo industrialdea berritzeko lanen barruan.

2022 05 19 San Pedro zubia berrituta b1