Goikolarako landa-bidea berritzeari ekin dio Mendaroko Udalak

Barren.eus 2022ko mai. 19a, 15:05

Goikolarako landa-bidea egonkortzeko eta bidean babesak jartzeko lanak hasi ditu Mendaroko Udalak.

Burdinezko errailak sartzen ari dira lur egonkorrean sei bat metroko sakoneran, horiek hormigoizko horma batez egonkortzeko. Ondoren, zorua berrituko dute eta ubideak egingo dituzte. Excavaciones Bergaretxe S.A. enpresa ari da lanok egiten eta uztaila hasierarako amaitzea dute aurreikusita. 43.018,52 euroko aurrekontua dute obrek, BEZ barne.

Iaz onartu zuen Udalak urtean 150.000 euroko inbertsioa egitea landa bideak konpontzeko.

2022 05 19 b1 Goikolarako landa bidea berritzen Mendaroko Udala