Altzolako haur-parkea berritzen ari dira

Barren.eus 2022ko mai. 19a, 14:25

Haur-parkeak berritzeko eta mantentzeko planaren barruan, Altzolako haur-parkea birmoldatzeko lanei ekin die Elgoibarko Udalak.

Joan den abenduan ibaiak gainezka egin ondoren, parkeak kalteak izan zituen (ikus beheko irudian) eta, ondorioz, jolas guztiak ordezkatuko dituzte eta kautxuzko zoladura berria jarriko dute. Udaletik esan dutenez, "auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez", parkea plaza bereko gune eguzkitsuago batera eramango dute, eta egungo parkearen kokalekuan lorategi-gune bat sortuko dute. Aste honetan egungo parkea desmuntatu eta zola berria jarriko dute. Parke berria ekainaren hasieran jartzea aurreikusi dute. Obrak 110m2-ko azalera hartuko du, eta 37.292,92 euroko (+ BEZ) aurrekontua dauka.

2022 05 19 jolas parkea altzola ufalak 2021 12 10 elgoibar

2022 05 19 altzola jolas parkea San Juan parkea